Medikuntza Fetala
Medikuntza Fetalaren Unitatearen helburua, emakume haurdunei maila altueneko azterketa ekografikoak eskaintzea da, gurasoei informazio sakon eta gizatiarra emanez.
Medikuntza Fetalaren Unitatean fetuaren eta amaren osasuna zaintzen dugu.
Ekografiaren bitartez, anomaliak edota fetuaren osasuna arriskuan jartzen duten egoerak diagnostika ditzakegu. Honi esker, anomaliak hauek tratatzea, haurdunaldiaren jarraipen sakonagoa egitea eta haurra unerik egokienean eta egoera onenean jaiotzea posible izango da zenbait kasutan.
Unitate honetako medikuek area honen inguruko prestakuntza egoki eta zehatza jaso dute eta Fetal Medicine Foundationen gaitasun ziurtagiriak eskuratu dituzte.
Fetal Medicine Foundation Kypros Nicolaides Irakasleak zuzenduriko erakundea da. Bere helburu nagusia emakume haurdunen eta beren haurren osasuna hobetzeko ikerketa eta profesionalen prestakuntza dira.