Odol-analisiak

Obstetrizia

Pilareko Ama Osasun Zentroak esperientzia luzea du haurdunaldiaren jarraipenean eta erditzearen laguntzan. Esperientzia hau osatzeko, aurrerapen teknologikoei eta emakumeen beharrizanetara etengabe egokitzen ari da, akonpainamendu profesional zein giza-akonpainamendua eskeiniz haurdunaldi, erditze zein sabelondoan zehar.

Azkenaldian, etorkizuneko obstetriziaren joerarekin sintonian, erditze pertsonalizatuko unitate bat jarri dugu martxan, non profesionalak eta emakumeak elkarrekin erditzea diseinatzen duten.

Garrantzi handia ematen diogu baita ere haurdunaldi, erditze zein sabelondoaren inguruko informazio argia eta fidakorra izatea. Hori dela eta, foiletoak egin eta erditzea prestatzeko ikastaroak ematean arreta jarri dugu, hau guztia osasun-heziketa plan batetan englobatuz.

Gure helburua zuen beharrizanei ahalik eta hobe erantzuteko egunero hobetzen joatea da. Horretarako, erditu ondoren kalitate-galdetegi bat banatzen dizuegu, hobetu behar ditugun aldeen berri izateko.

Pilareko Ama Osasun Zentroa | Tel.: 943 29 24 99 | Fax: 943 29 11 76 | Kontaktua: ginecologia@csvp.com