Lagunduriko ugalketa
Pilareko Ama Osasun Zentroko Ginekologia zerbitzuko Lagunduriko Ugalketa Unitatea 1999 sortu zen. 1947.urtetik emakumearen zainketaz arduratzen zen estruktura baten barruan kokatuz.
Unitate honek eskaintzen dituen zerbitzu kopurua handitzen joan da sortu zenetik. Ugalkorrak ez diren bikoteen diagnostiko, bikotearen edo emailearen intseminazio artifiziala eta in vitro ernalketarekin hasten gara ondoren azkar-azkar gure ohiko teknikei esperma mikroinjekzioa gehitzeko.
Obozitoak emateko programa oso aktibo bat dugu martxan, eta honi esker, gure pazienteen eskariari erantzutez gain, Madril, Bilbo, Iruņa, Zaragoza edota Errioxara obuluak esportatu ahal ditugu.
Aktibitate hauetaz gain, serodiskordanteak diren bikoteez ere arduratzen gara Hepatitia edo VIH moduko infekzioen aurrean, eta Inplantazioaurreko diagnostiko genetikoa ere egiten dugu.
Etorkizunean euren ugalkortasuna aldatu daitekeela uste duten pazienteei hazi edo semena izozteko aukera ere eskeintzen diegu.
Gure helburua ugalkortasun ezaren bide luze honetan gure pazientearen eskutik joatea eta, gutxienez, gure laguntza eta gertuko presentzia izango duela jakinaraztea da.